XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1. Sitematikoa 1.1. Kokapena denboran.

Aurreneko zereginetan hastean bertan, gazteei behin eta berriz, lana sistematikoki bete dezaten beharra aldarrikatzen zaie, eta urrats bakoitzak aurrekoan izan ohi du euskarri.

Guzti honek jarraitasuna eskatzen du, ikasturte osoan zehar, haiek berek onar dezaten eta ikaskuntz prozesuaren garapena berenganatzera iristera hel daitezen.

1.2. Jarraipen indibidualizatua.

Ikasle bakoitzak eskuratu duen edo gainditu behar duen helburuaz kontzientzia har dezan moduko ebaluaketa-prozesuak duen garrantziaz komentzituta gaude.

Talde bezala, ikaslearen jarraipenean denok daukagun indarraren berri emana dago; horregatik, alor honetan ikus daitezkeen berezgarriak hartuko ditugu gai: Lan-saio batetan, ikasle bakoitzak zein iharduera hautatuko duen adierazten du, eta haren garaipenari ekiten dio; une horretan bertan hasten dira zailtasun zehatz eta pertsonalak azaltzen, eta honek ondorio gisa dakar lansaio horretan diharduen irakasle bakoitzak,*zuzeneko parte hartzea zain dezan, beharrezko laguntza emateko (fitxa osagarria azalpenak...), ikasleak berak iraun dezan aurrerantzean bere lanean.

* Berrikuste konjuntua (ikasle eta irakasleak), iharduera berri batetan hasi aurretik.

Hurbilkera honek ikasle bakoitzaren ikaskuntz prozesua jarraitzeko beharrezko datuak emango dizkigu; datuek adierazitakoa, gorago esan bezala (I Kapitulua 2.5. atala), harenjarraipen pertsonalerako fitxa biltzaile eta jarraikorrean jasoko da, ikasturtearen bukaera arte.

Iharduera honen errepikakortasunak haserako saioetan zehar ikasleengan plangintza eta antolakuntza ohiturak sortzeari ateak zabaltzen dizkio; zer eta nola egin behar duten ikasiz doaz, intseguritate-maila apaltzen zaielarik.

Guzti honek, gero eta konplexuago izango diren helburuen lorpen-eskakizun maila altuagotzen lagunduko digu.